Gara. Lizartzarrak bere egiten du «erortzea baimenduta dago, baina zutitzea derrigorrezkoa da» esaldia. Bere ibilbideko unerik garrantzitsuenetan ez du zorte handirik izan lesioekin, baina beretzat larunbatean hasiko den Lau eta Erdiko honetan patuari iskin egin eta onenekin lehiatzeko helburua jarri du.