Ahaleginak eta bi egin dituzte Elezkanok eta Rezustak, baina ezin izan dute markagailua irauli
Berria. Irabazten hasi dira, 4-1eko tartearekin. Baina gero aurrea hartu diete Irribarriak eta Zabaletak, eta hortik aurrera eurena izan da norgehiagoka. Gertu, oso gertu ibili dira ia partida osoan zehar, baina ezin berdinketaren langa gainditu eta ezin Irribarria eta Zabaletari aurrea hartu. Tanto baten eta biren aldea izan dute bi bikoteek norgehiagoka ia guztian.