Larunbatean hasiko da lau eta erdikoa, eta banakakoaren lehiaketa sistema izango du: lau asteburutan jokatuko da, kale edo bale egiteko partidetan. Finala, 27an
Berria. Koronabirusaren pandemiak lehenbizi eta Baiko enpresako pilotarien lan gatazkak ondoren, hankaz gora jarri zuten esku pilota profesionalaren egutegi osoa. Enpresen Liga saiatzen ari da nola edo hala txapelketa guztiak joka daitezen, apurka-apurka jardun nagusia ohiko datetara buelta dadin. Halaxe egin zuen binakakoarekin lehenbizi —ostiral honetan jokatuko da finalerdia, eta datorren asteartean finala—, eta banakakoarekin gero. Eta halaxe egingo du orain lau eta erdikoarekin. Atzo aurkeztu zuten, Bilbon.