Txapelduna ASPEn 2025era arte

Aitor Elordik, egungo Buruz Buruko Txapeldunak, beste bi urtez luzatu du ASPErekiko lotura

Ekainaren 4ko balentriaren ondoren. Aitor Elordi sendo dabil buruz buruko txapel berriarekin. Oporraldi labur baten ondoren, Mallabiko txapeldunak akordioa lortu du ASPErekin Eibarko sustatzailearekin duen kontratua hobetu eta luzatzeko. Elordik 2016ko urtarrilaren 3an egin zuen debuta, eta beste 2 urtez luzatu du ASPErekiko lotura.

Mallabiko aurrelaria pozarren zegoen akordio berria sinatu ondoren. “Oso pozik nago Fernando Vidartek nigan jarri duen konfiantzagatik. Orain niri dagokit ASPEk emango dizkidan aukera berriei etekina ateratzea “, adierazi du Aitorrek. Bere helburuak ez dira aldatzen, nahiz eta orain Txapelduna izan: “Orain arte eman dudan mailari eutsi nahi diot eta baita ahal dudan guztian hobetu ere. Orain ezin naiz erlaxatu, izan ere, ASPEko plantillan lehia izugarria da eta onenen artean jarraitu nahi dut “, adierazi du Elordik.

Aitor Elordi Buruz Buruko Txapeldun izendatzen duen elastiko gorri berriarekin berragertuko da, ostiralean, Mallabian, Bizkaia Torneoaren barruan.

Etiquetas / Etiketak: Elordi
Previous Post
Medio año sin Unai Laso
Next Post
Bere estatus berriari dagokion kontratua lortu du Aitor Elordik