Asteazkenean, salgai 2022ko EPELeko 4 1/2 EuskoLabel Txapelketako finalerako sarrerak

Asteazkenean, azaroaren 2an, goizeko 10:00etan, jarriko dira salgai Bizkaia Frontoian azaroaren 20an jokatuko den 2022ko EPEL 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak.

Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira, eta prezio hauek izango dituzte:

  • Kantxa: 120 euro
  • Palkoa: 130 euro
  • Kantxako azken blokea: 100 euro
  • Alboko 2. solairua: 65 euro
  • Alboko 3. solairua: 40 euro
  • Kantxako errebotea: 50 euro
  • 2. errebotea: 50 euro
  • 3. errebotea: 40 euro
Previous Post
Altuna III.ak hiru tantotan utzi du Dario eta finalerdietan egongo da (22-3)
Next Post
Zazpigarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finalerdietan da Jokin Altuna