Andra Maria Zuria 2022 Torneoa

  • 2022ko Andre Maria Zuriaren Torneoa abuztuaren 5ean hasiko da, ostiralean, eta finala hilaren 9an jokatuko da Ogetan, bi finalerdien ostean
  • Laso-Imaz, Altuna III-Rezusta, Peña II-Albisu, Ezkurdia-Zabaleta bikoteek hartuko dute parte torneoan

Abuztuaren 5ean, ostirala, lehen finalerdia jokatuko dute Laso-Imaz eta Peña II-Albisu bikoteek, eta bi egun geroago, abuztuaren 7an, bigarren finalerdia jokatuko dute Altuna III-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek.
Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 9ko finalean gurutzatuko dira, Gasteizko Ogetan.

Andre Maria Zuriaren Torneoaren aurkezpenean, honako hauek hartu dute parte: Livia Lopez, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun zinegotziak; Alfredo Alonso CaixaBankeko Araba eremuko zuzendaria; Unai Iglesias, Baiko Pilotako arduradun komertzialak; eta Inaxio Errandonea, Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

Andre Maria Zuriaren Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian erosi ahal izango dira.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
Cuatro llenos seguros y tres virtuales
Next Post
Sotamano a la ELA en el Labrit