Neurketa bikaina jokatu du Aspeko bikoteak, eta Binakako Txapelketako finalera lehen txartela eskuratu dute. Bestea datorren igandean jokatuko dute Altuna-Mariezkurrenak eta Peña II.a-Albisuk
Berria. Binakako Txapelketako finalean izango dira Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta. Gaur lortu dute txartela Bilboko Bizkaia Frontoian, eta nola gainera: ez diete aukerarik eman Peña eta Albisuri, eta 22-8 irabazi dute. Datorren igandean erabakiko da nor izango den finaleko beste bikotekoa. Hautagaiak dira gaurko galtzaileak, edota Altuna eta Mariezkurrena.