Beste edizio batzuetan ez bezala, hasieratik bukaerara nabarmendu dira txapeldunak lehiaketa luzean
Gara. Txapela janztea lortzen badu, gutxi axola dio pilotari bati –edo bikote bati, kasu honetan– txapelketan izan duen ibilbideak. Ibilbide hori, batez ere Binakakoa bezain lehiaketa luze batean, gorabeheratsua izan daiteke batzuetan, une gozoagoak eta zailagoak igaroz, baina Elezkanok eta Zabaletak aurtengoan hasieratik bukaerara arte erakutsi dute sekulako nagusitasuna. Zenbaki batzuk aztertzea nahikoa da horretaz jabetzeko.