22-17 hartu dituzte mendean Artola eta Imaz Donostian, Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko lehen partidan. Aspeko bikoteak jokatu dituen hiru neurketak irabazi ditu.
Binakako Txapelketan elkarrekin ariko zirela jakin bezain laster, pilotazaleek itxura ona hartu zioten Aitor Elordik eta Beñat Rezustak osatutako bikoteari. Bata, buruz buruko eta binakako txapelduna da; bestea, berriz, binakakoan bitan txapeldun eta beste bitan txapeldunorde izandakoa. Sasoiko badaude, eta elkarrekin ondo moldatzen badira, dena daukate bikote oso indartsua egiteko.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/elordik-eta-rezustak-sufritzen-ere-irabazten-dute_2117648_102.html.