Enpresa pribatuen eta federazioen arteko azken lotura etengo da Ligak bere epaileak jartzen dituenean
Gara. Pilota profesionala eta amateurra elkarrengandik oso urrun zeuden bi mundu baziren, bi errealitate erabat paralelo izango dira apirilaren 8tik aurrera, EPELeko enpresek euren epaile propioak izateko ekimenak aurrera egiten badu. Jaialdi profesionalak zuzentzen dituzten epaileak dira Aspe eta Baikok federazioekin zuten lotura puntu bakarra eta ligako arduradunek horri amaiera jartzea erabaki dute Binakako Txapelketa amaitzearekin batera.