Partidaren kontrol osoa eduki du amezketarrak Gasteizko Ogeta pilotalekuan
Jokin Altunak egin du lehenengo sakea Gasteizko Ogeta pilotalekuan, lau eta erdiko txapelketako partidan, eta ez du aukera galdu. Txokoan engainatu du Erik Jaka lehenengo tantoan. Hurrengoan saiatu da Jaka mendekua hartzen, baina pilotak kanpoko marra zapaldu du. Berriz egin du huts Jakak leku berean, eta hirugarren puntua egin du Altunak.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/pilota_2132633_102.html.