Joanes Bakaikoak B Serieko Buruz Buruko hirugarren txapela nahi du eta Asier Agirrek, txapelketan estreinakoa, bere bigarren final jarraian
Pilotako urteko momenturik garrantzitsuenera iritsi gara. Buruz Burukoa pilotari batek jantz dezakeen txapel preziatuena da eta datozen bi asteetan bi final handi jokatuko dira. Ekainaren 1ean Altuna III.ak eta Artolak Lehen Mailakoa jokatuko dute, baina horren aurretik larunbat honetakoa dago, irabazten duenari datorren urteko txapelketa nagusian egoteko aukera emango diona. Asier Agirre edo Joanes Bakaikoa izango da hori.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-05-22/hemeroteca_articles/eskarmentuari-martxa-bat-gehitzea-falta.