Esperientziaren balioa

Danel Elezkano erremate bat egiten, atzoko partidan

Artolak 22-15 irabazi dio Peñari lau eta erdiko final-zortzirenetako lehian; Elezkanok, berriz, 22-13 hartu du mendean Zubizarreta

Berria. Elastiko gorria zeramaten biek. Baina atzokoan, eskarmentuaren atorra edo elastikoa jantzita irabazi zuten Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok Lau eta erdiko Txapelketako final-zortzirenetako partida. Alegikoak 22-15 menderatu zuen Jon Ander Peña; Zaratamokoak, aldiz, 22-13 Iraitz Zubizarreta. Biak iritsi ziren zalantzekin, eta lehen partidak eragiten duen urduritasunarekin. Baina ez zuten huts egin. Egin beharrekoa egin zuten, eta, banakakoetan ez bezala, ez zen ezusterik izan. Datorren asteburuan, final-laurdenetan, Artolak Joseba Ezkurdiarekin neurtuko indarrak, eta Elezkanok Jokin Altunarekin.Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, zubizarreta iii
Previous Post
22-9: Ezkurdia y Martija se meten, ahora sí, en la final del Parejas
Next Post
Elezkano recupera el tono