Eta soilik 25 urte ditu

Jokin Altunak bigarrenez jantzi du buruz buruko txapela, finalean Beñat Rezustari nagusitasun osoz irabazita. «Oso harro nago lortzen ari naizenaz», esan du Aspeko pilotariak. David Dominguez haren prestatzaileak abisua eman du: «Ondo bidean, luzerako izango dugu maila honetan. Aireratze plataforman dago oraindik»

Berria. Etzi beteko dira zazpi urte Jokin Altunak (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan profesionaletan debuta egin zuenetik. 18 urte besterik ez zuen. «Odol hotzekoa naiz. Aurkarien jokoa sarri aztertzen dut, burutsu jokatzea garrantzitsua baita. Erasoan jokatzeko aukera dudanean, ez dut bitan pentsatzen. Ez naiz pilotari indartsua, baina bai ausarta. Jendea gozarazi nahi dut», zioen bezperan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
La final Manomanista 2021, en imágenes
Next Post
Jokin Altuna: “La txapela de 2018 no la disfruté tanto como esta”