Ez baztertu hogeigarrena

Aimar Olaizolak hemeretzigarrenez hartuko du parte buruz buruko txapelketan, eta itxaropentsu izateko moduko adarra egokituko zaio. Jakina da partida guztiak noiz eta non jokatuko dituzten

Berria. Hogei urte beteko dira gaur Aimar Olaizolak profesionaletan debuta egin zuenetik. Lekunberrin (Nafarroa) izan zen, eta elurra egin zuen. Pilotaren historian leku propioa izango duen pilotari baten lehen pilotakada profesionalak entzun ziren orduan, eta, bi hamarkada geroago, oraindik ere punta-puntan dabil. Binakako Txapelketako pilotari onenaren saria jaso ondoren, hemeretzigarren aldiz hartuko du parte banakakoan.

Gehiago irakurri

Previous Post
El maestro Olaizola II, rodeado de ‘bombarderos’ en su rama del Manomanista
Next Post
Una escalera de zagueros para el XX. aniversario