Jaka eta Altuna askotan jarduten dira batera prestaketa lanetan, baina igandean ez da txantxarik izango
Gara. Lagun handiak dira Erik Jaka eta Jokin Altuna; atzoko aukeraketan gogoratu zutenez, elkarrekin entrenamendu saio asko egindakoak, baina datorren igandean Eibarren ez da bromarik izango bien artean. Final-laurdenetako lehen partida irabazita iritsiko dira bi aurrelariak hitzordura, galduta ere koltxoi bat badutela jakinda, baina horrelako aukerak pasatzen uztea arriskutsua izaten da askotan.