Asteartean ekingo dio buruz burukoari Mikel Urrutikoetxeak, Jokin Altunaren aurka, Donostian. Binakakoan eskuetan izan zituen arazoak ahaztu ditu, eta sasoiko ekingo dio lehiari
Berria. Buruz buruko txapelketak azkeneko hiru urteetan izan dituen txapeldunak asteburu honetan sartuko dira lehian, eta horietako bat izango da Mikel Urrutikoetxea (Zaratamo, Bizkaia, 1989). Iker Irribarriarekin batera, Urrutikoetxea jotzen dute faboritotzat, eta sasoiko dago aurtengo ibiliari hasiera emateko.