Jokin Altunak 21-22 hartu zuen mendean Erik Jaka, Lau eta Erdikoko finalerdietan, eta bere zortzigarren kaiolako finalera iritsi da, 2016an kaiolako txapeldunorde izan zenetik, ez du hutsik egin final handian. Inoiz baino gehiago sufritu du, sorbaldako minagatik. Peio Etxeberria izango du aurrean finalean eta ondoren deskantsua hartuko du Amezketakoak, ganoraz sendatu eta sasoiko itzultzeko.