Aise gailendu dira Altuna-Imazen aurka. Iazko garaipena errepikatu dute
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak ikuskizuna eman dute Caixabank Masterseko finalean. Iazko irabazleek ez diete aukerarik eman Jokin Altunari eta Ander Imazi (22-6), eta garaipena eskuratu dute berriz Nafarroa Arenan.