Iruñeko pilotalekuan adiskidetasuna alde batera utzi eta, Lau eta Erdiko finalerako txartela jokoan egonda, garaipenarengatik borrokatuko dira
Askorengan ikusmin handia sortu zuen Joseba Ezkurdiaren eta Peio Etxeberriaren arteko material aukeraketak. Atzo goizean Iruñeko Labrit pilotalekuan hitzordua egin zuten, biek larunbatean, eszenatoki berean, Lau eta Erdian jokatu beharreko finalerdirako.