Berria. Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak 22-18 irabazi zieten atzo Unai Laso eta Andoni Aretxabaletari Mungian, eta Binakako Txapelketako ligaxkako hirugarren puntua lortu zuten. Garaipen honekin, finalerdietara sailkatzeko aukeraren bat dute, betiere azken bost partidak irabazten badituzte. Galtzaileek, aldiz, ezinezkoa dute.
Ezkurdia-Galarzak behetik gora egin dute Mungian
