Partida gogorra jokatu dute Ezkurdiak eta Elezkanok. Arbizuarra geratu da hirugarren aurtengo buruz burukoan
Berria. Azpeitiko Izarraitz pilotaleku eraberrituan jokatu dute gaur Ezkurdiak eta Elezkanok 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, gaur zortzi jokatuko den buruz buruko finalaren atarian. Partida gogorra izan da, bietako inork ez du lortu alde handirik lortzea, gorabehera ugari izan da markagailuan. Biak aritu dira ondo defentsan zein erasoan, eta partida polita izan da ikusteko.