Irribarria zen faborito, baina Ezkurdiak dena ondo egin du eta finalerdietan izango da
Berria. Zabaletarekin binakako txapela irabazi ostean, momentu onean da Joseba Ezkurdia. Konfiantzaz jokatu du partida osoan, erabakitasunez. Ongi bukatu ditu tantoak, berak eraman du partidaren ekimena eta erritmoa, eta Irribarria ezinean ibili da gehienean, atzetik, huts asko eginez.