Jokin Etxaniz Aspeko zuzendari teknikoa «izugarri pozik» dago Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta finalerako sailkatu direlako. Abisua eman du: «Sasoiko daude eta izugarri gozatzen ari dira; borrokarako prest daude»
«Lanpetuta banabil, seinale ona da. Eta, azken asteetan oso lanpetuta nabil», aitortu du Jokin Etxanizek (Bergara, Gipuzkoa, 1970), Aspeko zuzendari teknikoak. Baina, gustuko tokian aldaparik ez dago, eta, are gehiago, ahaleginak saria baldin badu. Eta Aspen jaso dute: Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek B Serieko binakakoaren finala irabazi berri dute. Hori gutxi ez, eta Aspeko beste bikote bat izan da txapeldunorde: Julen Egigurenek eta Iñigo Bikuñak osatutakoa. «Ezustekoa izan da: Baikoko bi bikote izan ziren lehen eta bigarren lehen ligaxkan. Erronka zaila zen, baina, txapela lortu dugu. Oso pozik gaude. Ea orain lehen mailakoa ere irabazten dugun».
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/ezkurdiak-eta-rezustak-oraindik-oso-adin-ona-dute-jokatzeko_2139361_102.html.