Ezusteko gonbidatua festan

Aimar Olaizolari irabazita, Joanes Bakaikoak «amets bat» bete zuen iragan igandean. Orain, beste baten bila doa: lau eta erdiko San Fermin torneoko finala jokatzea.

Berria. Amak egiten dio agertzen den egunkarietako artikuluen bilduma. Joanes Bakaikoak (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1997) etxean du bere egun gozo eta gazien dokumentatzailea. Bi urte eta erdi dira profesionaletan debutatu zuela, eta, momentuz, gehiago dira gogoratzea merezi duten orrialdeak ahazteko modukoak baino. Bildumaren hasieran debuteko eta Bigarren Mailako txapelen kronikak izango zituen ziur asko, baina, astelehenaz geroztik, beste batek kendu die lekua: Aimar Olaizolari lau eta erdian irabazi zionekoa. Ez da gehiegizkoa.

Gehiago irakurri

Previous Post
Arde Altuna III
Next Post
Dudas despejadas