Irribarria-Rezustak eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak atarikorako azken tokia izango dute jokoan igandean. Aranguren ariko da Imazen ordez
Berria. Olaizola II.a-Urrutikoetxea batetik, eta Irribarria-Rezusta bestetik. Horra binakakoa aurkeztu zutenean denen ahotan ibili ziren bi bikoteak. Horretarako arrazoiak bazeuden: Baikokoak txapeldun izan ziren 2016an; Aspekoak, berriz, txapeldun 2017an eta txapeldunorde 2019an.