Finalerdietara pasatu da Peio Etxeberria

Peio Etxeberria, pilotakada jotzen. Korrika, atzean du Unai Laso

Partida estu eta gogorra jokatu dute Unai Lasok eta Peio Etxeberriak, baina Etxeberriak lortu du garaipena, 22-19koa lortuta.

Lau eta erdiko pilota txapelketak badu finalerdietako faseko lehen protagonista: Peio Etxeberria. Zenozko (Nafarroa) pilotaria Unai Lasoren aurka aritu da gaur Iruñean, ligaxkako bigarren jardunaldian. Lehen partida irabazita iritsi dira biak Labritera, eta taldeko bi pilotari onenek ez dute huts egin, partida gogorra eta parekatua jokatu baitute, baina garaipena Peio Etxeberriarena izan da, Laso 22-19 garaituta. Horrez gain, finalerdietarako aukera ere ziurtatu du zenoztarrak. Lasok, berriz, hirugarren jardunaldira arte itxaron beharko du jakiteko hurrengo fasean egongo den ala ez.

Etiquetas / Etiketak: Laso, p etxeberria
Previous Post
Peio Etxeberria se mete en semifinales
Next Post
Gloria para Peio Etxeberria y oxígeno para Aitor Elordi en el Cuatro y Medio