«Pozarren» dago Jokin Etxaniz, buruz burukoan bezala lau eta erdikoan ere bi mailetako finalerdietan ariko diren zortzi pilotarietatik zazpi baitira Aspe enpresakoak. Partida «parekatuak» izango direla uste du
Berria. Jo eta ke dabil Jokin Etxaniz (Bergara, Gipuzkoa, 1970) entrenamenduak antolatzen. «Seinale ona» dela dio, bi mailetako lau eta erdiko finalerdietan makina bat pilotari sartu izanaren seinale: zortzitik zazpi; guztiak, Oinatz Bengoetxea ez beste. Nabarmendu du Aspek kopuru bera lortu zuela azken buruz burukoan, eta haren pilotarientzat izan direla 2017ko maiatz bukaeratik maila nagusiko txapel guztiak; bederatzi guztira.