Gasteizek esku pilota profesionaleko 7 jaialdi izango ditu

  • Udalak eta EPELek lankidetza-protokolo orokorra sinatu dute antolatzeko
  • Hiru Andre Maria Zuriaren Torneoan eta gainerakoak 1. mailako txapelketaren batean, guztiak Ogeta pilotalekuan

Esku Pilota Enpresen Ligak (LEP.M-EPEL) eta Gasteizko Udalak lankidetza-protokolo orokorra sinatu dute Ogeta pilotalekuan gutxienez zazpi jaialdi antolatzeko urtebetez. Horietako hiru Andre Maria Zuriaren Torneoan, eta gainerakoak 1. mailako txapelketaren batean, finalerdi bat barne.

Lankidetza-protokolo orokorra honen aurkezpenean Gorka Urtaran Gasteizko alkateak hiru helburu dituela nabarmendu du: “Lehenik, gure hirian kirol-ekitaldiak sustatzea, eta are gehiago Gasteizko kulturaren eta kirolaren parte den euskal pilota denean. Bigarrena, berriz ere Ogeta pilotalekua pilotaren planoan jartzea da, kirol modalitate honen erreferente izan baita. Azkenik, protokolo honen helburua da lehen mailako pilotariak gure hirira ekartzea Andre Maria Zuriaren jaietan”.

Bestalde, Borja Osések, LEP.M-EPELeko kontseilari ahaldunak, honako hau adierazi du: “Gasteiz bezalako batek, historikoki pilota-ekitaldi handien egoitza izan denak, pilotaren zirkuituan edo egoitza-zerrendan egon behar du. Eta bertan pilota-sustatzaileek interes handiko lehiaketak antolatzeko aukera izan behar dute”.

Helburu gisa hiru ildo nagusi dituen lankidetza-protokolo orokorra da. Lehenengoa, gizonezkoen esku pilota profesionaleko jaialdien programa egonkor eta erregularra sustatzea Gasteizen, alde batetik, hirian euskal pilota oro har sustatzeko, eta, bestetik, Gasteizko herritarrentzako kirol-ekitaldien eta, beraz, aisialdiko ekitaldien eskaintza hobetu eta indartzeko.

Bigarrena, Ogeta pilotalekua sustatzea eta berreskuratzea gizonezkoen esku pilotako txapelketa eta torneo garrantzitsuenen zirkuitu profesionalean, urteetan programazio irregularra eta murriztua izan ondoren, hainbat arrazoirengatik.

Azkenik, jai herrikoien udal programazioa Euskal Pilotarekin osatzea, balio handia baitu gure kulturaren adierazle gisa.

Andre Maria Zuriaren Torneoko jaialdietarako sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira entradasfronton web orrian.

Previous Post
La zurda de Peio Etxeberria derrumba a Altuna
Next Post
Ezkurdia preparado para coronarse en Iruñea