Gaur jarriko dira salgai 2025eko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Gaur, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Bizkaia Frontoian ekainaren 1ean jokatuko den 2025eko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira, eta prezio hauek izango dituzte:

Kantxa A: 135 euro

Kantxa B eta C: 140 euro

Kantxa D: 115 euro

Alboko 2. solairua: 85 euro

Alboko 3. solairua 1-6 lerroak: 50 euro

Alboko 3. solairua 7-8 lerroak: 45 euro

Kantxako errebotea: 65 euro

2. errebotea: 65 euro

3. errebotea: 45 euro

Previous Post
Artola da finalerdietarako azken sailkatua
Next Post
Otra final inédita en el Manomanista