Aspaldiko binakako finalik irekiena jokatuko dute gaur Bilbon Ezkurdia-Zabaletak eta Elezkano II.a-Rezustak. Eguneko tentsioa kudeatzea funtsezkoa izan daiteke
Berria. Pilotak urtean duen egunik handiena buruz buruko finala omen da, baina gaur ere egun seinalatu horietako bat hartuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuak, Binakako Txapelketaren finala jokatuko baitute Ezkurdiak eta Zabaletak Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka (17:00, ETB1).