Hasi da galbahea

Altuna III.a-Barriolak hirugarren partida galdu dute jarraian (22-8), eta Urrutikoetxea-Imazek ia ezinezko dute finalerdietarako sailkatzea (22-9)

Berria. Binakako txapelketa hasi da galbahea pasatzen. Txapelketa luze eta gogorra da, eta, azken txanpan sartzen doan heinean, pilotariak zama nabarituz joaten dira. Aurtengo txapelketan, oreka izan da nagusi, baina 10. jardunaldian lehen biktimak iritsi dira. Urrutikoetxea-Imazek 22-9 galdu zuten atzo, Iruñean, eta sailkapeneko zuloan daude hiru garaipenekin. Altuna III.a-Barriolak garaipen bat gehiago dute, baina joera da larriena haien kasuan. Atzo, Idiazabalen, hirugarren partida galdu zuten jarraian (22-8), eta balantze txarra dute tanto alde orokorrean(-50). Desoreka hori zama handia da edozein berdinketaren kasuan. Matematiken arabera, bi bikoteek finalerdietarako sailkatzeko aukerak dituzte oraindik, baina, horretarako, susperraldi handia beharko lukete.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: ,
Previous Post
La cama del faquir
Next Post
¡Más madera!