Hirugarrenez ariko da lau eta erdiko finalean, eta hirugarrenez izango du aurkari Altuna III.a. Aurreneko bietan, irabazi egin zion, eta horixe egin nahi du oraingoan ere. «Oso ondo» dago
Joseba Ezkurdiak (Arbizu, Nafarroa, 1991) lau eta erdiko finala jokatuko du berriz, azkenekoa jokatu zuenetik hiru urtera. Denetarik bizi izan du tartean, baina, azkeneko urtean, bolada ona du.