Gaur, astelehena, jarriko dira salgai Navarra Arenan maiatzaren 29an jokatuko den 2022ko EPEL Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.
Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira, eta prezio hauek izango dituzte:
• Kantxako butaka: 120 euro
• Goiko kantxako butaka: 100 euro / Azken blokea 80 euro
• Errebotea: 85 euro / Aurreneko bi lerroak 100 euro
• Goiko errebotea: 55 euro / Azken lerroa 40 euro