Kaiolako ligaxkan arituko diren zortzi pilotarietatik lau Tolosaldekoak dira eta bosgarren bat, Zubizarreta ataundarra, 20 kilometro eskasera jaioa
Aurtengo Lau eta Erdiko txapelketa gertutasunaren modara batu dela esan genezake, final-laurdenetako ligaxkan parte hartu duten pilotarien jatorriari begiratuta, behinik behin. Izan ere, aurtengo zortzi onenen artean erdiak Tolosaldekoak dira: Altuna, Artola, Jaka eta Peña. Horietariko hiru aurrenekoek, gainera, multzo berean jokatuko dute, oso urrunekoa ere ez den Iraitz Zubizarreta ataundarrarekin batera.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-10-16/hemeroteca_articles/hurbiltasuneko-ligaxka-bat-beotibarreko-epizentroan-partidarik-gabe.