Iazko sentipenen bila

Iker Irribarriak astelehenean ekingo dio buruz burukoari, eta prestaketa lana ez da izan nahiko lukeen bezain ona. Txapelduna, baina, ez dago larrituta, binakako txapelketan izandako arrakastaren ondorio baita denbora falta

BerriaEz dirudi pozik dagoenik, baina ezta bereziki arduratuta ere. Iker Irribarria (Arama, Gipuzkoa, 1996) da, egungo buruz buruko txapelduna, eta heldu den astelehenean ekingo dio txapela defendatzeari, Eibarren, Iñaki Artolaren aurka. «Buruz buruko jokorako sentipen egokiak lortzea ez da erraza, are gehiago prestatzeko denbora gutxi duzunean. Halere, ez nago larrituta», adierazi du pilota aukeraketaren ondoren. Biak gustura gelditu dira saskiarekin.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak:
Previous Post
El Atano III abre los cuartos de final con el Rezusta-Altuna III
Next Post
Irribarria: «La presión del campeón existe»