Urrutikoetxea-Untoria eta Altuna-Martija bikoteak, gustura gelditu dira materialarekin
Hitza. Binakako txapelketako partida jokatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Urrutikoetxea-Untoria eta Altuna III.a-Martija bikoteek dute hitzordua larunbatean. Material aukeraketa burutu dute, eta gustura gelditu dira bi bikoteak aurkitu dutenarekin. Hamaikagarren jardunaldia da asteburukoa, beraz launa partida dituzte pilotariek finalerdietarako ligaxkarko pausua emateko.