Ilunpe dinastia

Amurriori 3-0 irabazita, Euskal Herriko Herriartekoaren laugarren txapela jantzi du Azpeitiak Zornotzan

Gara. Ziurrenik bere pilotarietako bat profesionaletako erakustokian agertzearen dirdira falta du –Jon Alberdi ateetan omen dago–, baina zalantzarik ez dago Azpeitiko Ilunpe klubaren harrobia azken urteetako sendoenetako bat dugula. Emaitzek, behintzat, hala diote, ez dituzte eta azpeitiarrek alperrik irabazi Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken txapelketak. Atzoko Amurriori irabazitakoarekin, nazio mailako laugarren txapela dute Urola bailarakoek (2008, 2015, 2017 eta 2018) eta herrialde mailan ere azken laurak errenkadan irabazi dituzte, orain arte sekula inork lortu gabe zuen balentria.

Gehiago irakurri

Previous Post
El sueño de Madrid y del Beti Jai
Next Post
Kolitza avanza, Anboto finalista