Piloteoan erakutsitako agintea markagailura eramatea kosta arren, bigarren erdian ez da kolorerik egon
Gara. Irribarriak eta Rezustak Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten atzo, Bergaran, Ezkurdia eta Tolosari 11-22 irabazita. Ez zen neurketa batere ikusgarria izan, huts dezente izan ziren, eta irabazleen sendotasunak erabaki zuen dema beraien alde bigarren erdian.