Berria. Irribarriak eta Zabaletak 22-14 irabazi zieten atzo Olaizola II.a eta Imazi, Zarauzko torneoko bigarren finalerdian. Partida hasiera gogorra izan zen (12-12), baina hortik aurrera Imazek pixka bat behera egin zuen eta irabazleak gehiago izan ziren.