Berria. Pilotak egun bete-betea izango du gaur. Bastidan (Araba) eta Azkoitian (Gipuzkoa) antolatutako jaialdiak dira nabarmentzekoak. Bastidan, hango torneoko finala jokatuko dute Urrutikoetxea-Larunbek eta Irribarria-Merino II.ak (17:00, ETB1). Ordu berean hasiko da Azkoitiko jaialdia. Han ariko dira Bengoetxea VI.a-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta, Zarauzko torneoko finalerdietan.