Jaka eta Imaz kanporaketarako sailkatu dira

Erik Jaka eta Ander Imaz, garaipena ospatzen, gaur, Seguran

Baikokoek 22-19 irabazi diete Altuna III.ari eta Arangureni, eta gutxienez bosgarren izango dira ligaxkan. Aspekoek azken jardunaldira arte borrokatu beharko dute kanporaketarako sailkatzeko. Altuna III.ak gogor kritikatu ditu pilotak.

Binakako Txapelketaren ligaxkako azken-aurreko jardunaldiak gutxienez beste kontu bat argitu du: Erik Jakak eta Ander Imazek kanporaketa jokatuko dute. Aurrelari lizartzarrak eta atzelari oiartzuarrak gaur ziurtatu dute lehen ligaxkako hamalau jardunaldiak amaitutakoan jokatzen jarraituko dutela. Seigarren partida irabazita lortu dute helburua: 22-19 hartu dituzte mendean Jokin Altuna eta Aitor Aranguren Seguran (Gipuzkoa).

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/jaka-eta-imaz-kanporaketarako-sailkatu-dira_2137246_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, aranguren, Imaz, jaka
Previous Post
Zabala logra una plácida clasificación
Next Post
Altuna estalla contra el material: “Esta pelota no es digna de un Campeonato de Parejas de Primera categoría”