Lizartzako aurrelariak bere hamargarren garaipena lortu zuen jarraian etaEtxarrengo atzelariak arazorik gabe amaitu zuen bere prestaketa
Gara. Jaka eta Zabaletak garaipen argia eskuratu zuten Tolosako inauterietako aurreneko jaialdian Laso eta Mariezkurrena II.aren aurka. Aspekoek 22-12 irabazi zuten partida nagusia eta, bide batez, bakoitzak bere buruari jarritako helburu pertsonalak ederki bete zituzten.