Piloteoan nabarmen nagusituta, Irribarria-Rezustak euren eskura dute lehen bien artean sailkatzea
Gara. Egia da, banan-banan galdetzen hasita, Elezkanok eta Zabaletak nahiago izango zutela garaipena Laso-Imazen eskuetara joan izan balitz –lehen postuan berdinduta dauden hiru bikoteek azken jardunaldiko euren partida aurrera ateratzeko gai badira, egungo txapeldunek jokatu behar lukete play-offa–, baina Irribarria eta Rezustak Tafallan lortutako puntuarekin jardunaldi perfektua izan da lehen itzuliko azken-aurreko hau Aspeko pilotarientzat.