«Jokatzen, inoiz ez dut pentsatu ez dudala irabazi binakakoa»

Jokin Altuna laugarren aldiz ari da binakakoaren finalerdietan. Lehen aldiz irabazi du aurreneko partida. «Baina horrek ez du esan nahi finalean gaudenik. Beste bi lehia oso gogor ditugu», ohartarazi du. «Oso gustura» ari da Julen Martijarekin

Hutsik dago Amezketako (Gipuzkoa) Fernando Amezketarraren plaza. Autoan iritsi da Jokin Altuna (Amezketa, 1996). Plazan hasi dute argazki saioa hark eta argazkilariak, baina euria hasi, eta Larrunarri pilotalekura joan dira berehala aterpe bila. Elkarrizketa hastear zela jakin du Altunak gaur egingo dituztela bigarren jardunaldiko bi pilota aukeraketak. Atzeratu egin diote berea, eta berehala deitu dio Jokin Etxaniz Aspeko zuzendari teknikoari. Dena ondo antolatua izan nahi du.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1918/020/001/2022-03-09/jokatzen-inoiz-ez-dut-pentsatu-ez-dudala-irabazi-binakakoa.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
La liguilla de semifinales concluirá el domingo 20 en el Astelena
Next Post
Hil edo bizikoa!