Partida oso berdinduta joan da tantotan. 21-21 berdinketaraino. “Zeruan nago. Nire ametsak egi bilakatu dira”, esan du Altunak amaitu denean
Berria. Hutsak, ausardia, polemika, oreka… denetarik izan da Bilbon jokatu duten lau eta erdiko finalean. Altunak bederatzi huts egin ditu, eta hala ere txapeldun izan da. Arriskatuz irabazi ditu tantoak, eta arriskatuz galdu.