Amezketako gazteak aurreikuspen guztiak hautsi ditu eta bere lehen txapela jantzi du profesionaletan. Final handia jokatu dute berak eta Urrutik, denetarik izan du: jokoa, erritmoa eta polemika.
EiTB. Jokin Altuna gipuzkoarra da Lau t’erdiko txapeldun berria. Amezketakoa 22 eta 21 gailendu zaio Mikel Urrutikoetxea faborito nagusiari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.