Eibarren egindako probarekin pozik amaitu zuen, nahiz eta ehuneko ehunean iristea zail ikusten duen
Gara. Jokin Altunak jokatu egingo du igandean Eibarren, Galartzarekin Jaka eta Zabaletaren kontra, atzo Astelena pilotalekuan egindako probarekin pozik amaitu baitzuen. Onartu zuenez, ehuneko ehunean iristea zaila izango da, baina neurketari aurre egiteko moduan ikusten du bere burua, gogorra izango dela ederki asko jakin arren.