Paper gainean partida handia izateko osagai denak zituen arren, huts asko izan ditu Astelenako norgehiagokak. Gutxienez, emozioa izan da 17-17ra arte, baina orduan aurrelari amezketarra azaldu da eta di-da batean joan dira gorriak 22ra
Gara. Altuna III.ak eta Martijak Binakako Txapelketako lehen puntua eskuratu dute Eibarren San Andres egunez Ezkurdia eta Martijari 22-17 gailenduta. Paper gainean partida handia izateko osagai denak zituen arren, dizdirarik gabeko neurketa izan da, huts asko izan dituena, eta Jokin Altunaren azken orduko inspirazioak erabaki duena.