14-22 irabazi dio amezketarrak Olaizolari, partida zail eta ikusgarrian. Biak daude sasoi betean, eta argi erakutsi dute hori partidan
Berria. Partida berdindua iragartzen zutenek asmatu dute. Indartsu eta irabazteko gogoz irten dra biak frontoira eta hori nabartu da markagailuan. Bina, hiruna, launa, zortzina…berdinduz joan dira bai bata eta bai bestea, aurkariari aurrea hartzeko tarteren baten bila.